XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIDEZ-BIDE. Gil Robles

Aspaldian izen gutxi entzuten dira otsaundiko gizon onetxena ainbat: Gil Robles batetik, eta Gil Robles bestetik.

¡Gizon sonatua ez badegu ba alajañetan!.

Oraindik gaztea izanagatik, ez ditu ogeitamasazpi urte besterik, eta politikan berria, bere itzala bazter guzietara irixten da.

Errepublika etorritakoan Salamanka'ko Universidadean irakasle zegon.

Diputadu atera bazuten ¡atera zuten!; beriala, bere burua Kongresuan azaldu zuan gizon argi, azkar, bulartsu ta ausarta bezela.

Ezkerrekoak beldur artu ba'zioten, eskubikoak buruzagitzat aitortu zuten.

Gil Robles'ek Madrid'eko aldun batzarrean ez ezik Españi guzian erriz-erri jardun zan errelijioaren alde ta gorrien zentzugabekerien aurka garbi jokaturik.

Esan behar degu, arro-arro, gure diputaduak aldun abertzale euskaldunak, lan ortan ederki lagundu ziotela, ta lagun diotela, beti, Eleizaren eta batera Euskalerriaren eskubideak zaindurik.

Gil Robles azkenengo auteskundetan ateratako diputaduekin, gaur, ea, gobiernoaren jaun eta jabe izatera eldu da.

Españi barrunbean jendea erruz bereaganatu du CEDA edo eskubitarren alderdiko batasuna osaturik.

Gil Robles, berak nai bezela agintzera oraindik ez ba'da iritxi, gobiernoan Lerroux'en radikalekin nastuan bait dago, ezin uka lengo okerrak zuzentzen eta Errepublika bide zuzenera eramaten leiatzen dana.

Ontan irauten ba'du laister degu Españi'ko nagusi.

Ontara ezkero, emen galdetzen degu:¿Euskalerriaren auziari buruz nola dago Gil Robles?¿Zer asmo ditu?¿Gure estatutoaren aldekoa ote da?.

Or arkitzen dizkiogu Gil Robles'i akatzak, Euskaldunen oso adiskide ez ote dan diote; besteak berriz begi onez ikusten gaitula.

Estatutoa, bera onesten duala; aurrera eramaten jardungo dala.

¡Rlabitz! Agorraren asieran Donostia'n mintzatzekoa omen da.

Ez gera ordea itz utsez fio.

Itz onak eta eskeintzak entzutez asperturik gaude.

Egipenak, bear ditugu, egipenak, Gure eskabide legezkoak, estatuto, araudia edo fueroak dirala Kongreso'ko mai gañean daude; gobiernoak bere eskuetan ditu.

Beraz luzapen eta gerora uzteak amaitu bear dute oraingoan.

Laister, illabete bi edo iru barru Gil Robles'ek Euskadi'ri zerbait eman nai dion ala ez jakingo degu.

Etsai ala adiskide izan bear degun ere bai.

Guk adiskidetasun osoan bizi nai genuke CEDA ta beste eskubitarrekin; alkarri lagunduaz Españi ta Euskal-erriaren onerako.

Kastilla ta Madrid aldeko CENTRALISTA itxuak utziko al diote Gil Robles'i guri estatutoa ematen?.

Ontan dago korapilloa.

BURUZAGIAK almen guzia beretzat bear ba'du Gil Robles'en eskuetan dago auzia erabakitzea.

Gure artean, Azkoiti'ko San Juan bañu-etxean degu ministro altsua ¡Ongi etorri Gil Robles jauna!.

Ondo irabazitako atsedena artzera omen dator.

Egonaldia osasungarri ta atsegin dakiola opa diogu.

Ez arritu arrera berorik ez ba dizugu egiten.

Gure Diputazio ta Udaletan ordezkari izunak dauden bitartean ta ez erriak aukeratutako gizonak, ez dezakegu geiago egin, ez geiago esan.

Datorren urtean, J. l. gure agintariak guk izendaturikoak baldin ba'dira: araudia edo zor zaigun askatasunaren puxka bat bederik zure bitartez biurtzen ba'digute, orduan, euskaldun guziak batera oiu egin al izatea nai genuke zintzurra larrutu arte: ¡GORA GIL ROBLES!!.

MATXINGORRI.